< Back to Kunelab
< Back
February 18, 2023

Justizia sozialerako politika publikoak

MEET Team

Askotariko krisiek, injustizia sozialek, pandemia eta gerra-hotsek astintzen gaituzten garaiotan, aurrean ditugun krisiak ez dira nolanahikoak: klima, ingurumena eta bioaniztasuna, energia, elikadura, herrialdeen arteko desorekak eta migrazio-mugimenduak, zaintza-sistema, ongizate-sistema, kultura eta hizkuntza gutxiagotuak eta desberdinkeria sozialak.

Politika publikoak eta udalgintza bitarteko bat dira gizarte bizigarri eta bidezkoago bat eraikitzeko. Bide hori egiteko ahalegina, fruituak, zailtasunak eta ikaspenak partekatu nahi ditugu jardunaldi hauetan.

Norekin? esperantzari eusteko hautua egiten duten lagunekin.

Utopia bera partekatzen dugun udalerriekin partekatu nahi dugu tokian toki sortzen ari garen bidea, elkarrengandik ikasteko. Asmo horrekin elkartu gara Europako bost udalerri Europan bidezko eraldaketarako udalerriak deituriko egitasmoan. Egitasmo horren baitan, elkarrengandik ikasteko topaketak egiten dihardugu eta martxoan Hernanin egingo ditugun bi topaketetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.


Topaketok hiru bloke nagusi izango dituzte: emakume eta gizonen berdintasuneko politika publikoak, kulturartekotasuneko politika publikoak eta tokiko burujabetzak eraikitzeko Hernani Burujabe egitasmo berritzaile eta eraldatzailea.  

Hiru bloke hauek helburu bakar bati erantzuten diote, hots, erronka globalen testuinguruan, Hernanitik eta Hernanirentzako trantsizio-prozesu bat abiatzea. Prozesu honetan Udalak bere ardurei erantzun nahi die herriko eragile ekonomiko, sozial eta norbanakoekin batera bide luzeko herri prozesu batean. Norantz? Justizia sozial eta ekologikoa ardatz duen burujabetzen herri baterantz.

Bide berriak irekitzen ari garen honetan, ordea, badakigu ez dugula beti eta hasieratik asmatuko. Egindakotik ikasi eta ikasitakoa praktikan jarriz egingo dugu aurrera, eta horretarako aitzakia izan nahi dute topaketa hauek.

TOPAKETA (Telematikoa): MARTXOAK 2 ETA 3, GOIZEZ

Berdintasuneko, kulturartekotasuneko eta tokiko burujabetzen eremuko politika publikoen kokapena eta marko orokorra landuko ditugu, hau da, eremu horretako egoera zein den, Hego Euskal Herriko eta EAEko politika publikoen norabidea, ardatzak eta gakoak zeintzuk diren, zein ibilbide egin den, oro har, eta lorpenak, zailtasunak eta erronkak.

MARTXOAK 2 - 10:00 - 13:00 CET

  • Berdintasuna bultzatzeko politika publikoak: marko orokorra. Mireia Espiau Idoyagaren hitzaldia.
  • Kulturartekotasuna bultzatzeko politika publikoak: marko orokorra. Jeanne Rolande Dacougna Minkette-ren hitzaldia.

MARTXOAK 3 - 10:00 - 13:00 CET

  • Tokiko burujabetzak eta Hernani Burujabe egitasmoa: marko orokorra. Egitasmoaren filosofia eta oinarriak. Hernani Burujaberen baitan garatzen ari diren proiektuak, oro har. Mikel Valero Alzagaren hitzaldia.

!!!2/3 – EMAN IZENA HEMEN!!!

TOPAKETA (Presentziala): MARTXOAK 15, 16 ETA 17, EGUN OSOZ

Hernaniko Udalak berdintasunean, kulturartekotasunean eta tokiko burujabetzen eremuan garatutako politikak eta egitasmoak ezagutuko ditugu, gainerako udalerrietan egindakoa partekatu eta talde-gogoeta eta ikaspenak landuko ditugu.

MARTXOAK 15 - 09:30 - 18:00 CET

  • Harrera eta ongi-etorria Hernaniko udaletxean.
  • Berdintasuneko politika publikoak Hernanin: genero-zeharlerrotasuna, emakumeen ahalduntzea eta Kulturarteko Plaza Feminista eraikitzeko prozesua, ekonomia erantzukidea eta zaintza, indarkeria matxista eta memoria historikoa.
  • Kulturatekotasuneko politika publikoak Hernanin: Udalaren ikuspegia eta ibilbidea, Hernani harrera herria eta AMHER elkartearekin elkarlana.
  • Berdintasuna: Kale-izendegiaren eraldaketa ikuspegi feministatik. Hernanin zehar ibilbidea.

MARTXOAK 16 - 09:30 - 18:00 CET

  • Hernani Burujabe
  • Kokapena eta oinarriak
  • Hernani Burujabeko proiektu zehatzen berri:  
  • Auzozaintza
  • Elikadura burujabetza
  • Energia burujabetza
  • Tokiko moneta
  • Hernani Zero Zabor: egindako bidea. Hernanin zehar ibilbidea.
  • Talde-gogoeta, ikaspenak eta ondorioak

MARTXOAK 17 - 10:00 - 13:00 CET

  • Proiektu bilera (proiektu kideentzat bakarrik

!!!15/16/17 – EMAN IZENA HEMEN!!!

Funded by European Union
VNF's
Vila Nova de
Famalicão
Arcueil's Logo
Arcueil
Hernani
Hernani
Udala
Darbowa's
Dąbrowa Górniczaa
Valsamoggia's Logo
Valsamoggia